Skip to content

GURASOEN ELKARTEAREN FUNTZIONAMENDUA

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Administrazio Kontseiluak kudeatzen du elkartea, Biltzar Nagusian hautatuak diren gurasoekin osatua da. Hilabetean behin biltzen da eta ikastolaren kudeaketa arrunta eta administratiboa kudeatzen du: aurrekontua,  kontuen atxikitzea, erosketak, diru laguntzak, harreman publiko eta pribatuak,… Administrazio Kontseiluak bere kideen artean bulego bat hautatzen du (lehendakaria(k), diruzainak, gai sozialetako arduraduna, idazkariak). 

Elkartearen erabaki garrantzitsuak Biltzar Nagusian hartuak dira (guti gorabehera 4 urtean).

SEASKARI LOTU BATZORDEAK

IKASTOLEN kontseilua

Batzorde horrek ordezkatzen du Zaldubi ikastola Ikastolen kontseiluan. Ikastolen kontseiluak ikastola guziak biltzen ditu SEASKAren pedagogia norabideak eta aurrekontua bozkatzeko.

Egoitza

Batzorde horrek Zaldubi ikastola ordezkatzen du Egoitzaren Biltzar Nagusietan. Egoitzak ikastola guziak biltzen ditu ikastolen eraikinei lotu erabakiak bozkatzeko (eraikuntzak, eraikinen mantentzeak eta zaharberritzeak).

Integrazio batzordea

Integrazio Batzordea (IB) elbarritasun egoeran diren haurren integratzearen inguruan lan egiten du. Batzorde honek sentsibilizatze lana burutzen du, ekintzak antolatzen ditu eta IBren Biltzar Nagusietan parte hartzen du.

herri urrats

Kooperazio lana egiten du Herri Urrats (HU) elkartearekin, Herri Urrats besta antolatzeko, jantzi salmenta segurtatzeko eta zozketa txartelen salmenta kudeatzeko.

Euskaraz bizi

Euskaraz bizi batzordeak antolatzen ditu jarduera eta ekimenak euskaraz bizitzeko ikasgelatik kanpo (Olentzero, Ihauteriak, Zaldubi kantuz,...)

HEZKUNTZA TALDEA

Hezkuntza taldeak ikastolako profesionalekin elkarlanean lanean ari da eskolari dagozkion hezkuntza problematiken inguruan (elkarbizitza,...).

Ate idekiak | garapena

Batzorde honek ikastolaren barne eta kanpo komunikazioa antolatzen du (ate irekiak, Facebook,...). Gure ikusgarritasunaren inguruko gaiak lantzen ditu.

FUNTZIONAMENDU BATZORDEAK

Euskal liburu salmenta

Euskarazko liburu salmentaren antolaketa Eguberriz.

ITZULPENA

Barne eta kanpoko komunikazio euskarrien itzulpena.

INFORMATIKA

Ikastolako ordenagailuen mantentzeaz eta instalazioaz arduratzen den batzordea.

XITXUKETA

Ikastola barneko xitxuketa eta obrak.

ERRESERBA

Ikastolako erreserba, baso berri eta jan-edatekoen kudeaketa.

GARBIKETA BATZORDEA

Gurasoen garbiketaren antolaketaz arduratzen den batzordea (gakoen kudeaketa, lan txandak, materiala,...).

AISIALDI BATZORDEA

Asteburuetan edo oporretan familien edo gurasoen arteko ekimenak antolatzen ditu. Zintzur bustitzeak, krakadak eta bestelako giro oneko momentuak proposatzen ditu.

BESTA BATZORDEAK

Besta koordinatzailea harremanatan sartzen da ikastolako batzordeekin, udalarekin, grafistekin, Administrazio Kontseiluarekin,…

SENPEREKO BESTAK

Herriko besten asteartean, Ikastolak antolatzen du ostatu bat “Casetas” moldean: pintxoak, plantxa, edatekoa. 

Apirilean, batzorde hau Bildotsaren egunaren antolatzaileekin harremanetan sartzen da ekimen horretan parte hartzeko.

TALO ETA BIXKOTX SALMENTA

Salmentak antolatzen ditu igande goiz batzuetan baita ere beste ekimen batzuen karietara: Ihauteriak, Ibarrungo, Senpereko eta Amotzeko bestak, kantaldia, etab.

KONTZERTUA

LARREKO gelan antolatzen du kontzertu bat (taldeak atzematen ditu, gaualdia antolatzen du).

SENPEREKO SASKIA

Soilik herriko mozkinekin prestatu opari kutxen prestaketa (Eguberri, gurasoen bestak,...).

ARTZAIN TXAKUR LEHIAKETA

Lehiaketaren antolaketa (agorrilaren 15aren inguruko asteazkenean).

Luxey

Musicalarue festibalean segurtasunaz arduratzen da (elkartearekin harremanetan sartzea, etab. )

SU UKALDE

Ikastolako besten apairuen prestaketa .

MENDI BIZIKLETA IBILALDIA

Egunaren antolaketa (maiatzean).

FAMILIEN PARTE HARTZEA

Ikastola elkarte eskola bat da. Guraso guzien borondate oneko laguntzari esker funtzionatzen du. Bakoitzaren parte hartzea ezinbestekoa da ikastolaren funtzionamendu ona bermatzeko.  

Familien betebeharrak hauek dira:

⇒ parte hartzea elkartearen Biltzar Nagusietan (guti gorabehera 4 urtean),

⇒ parte hartzea garbiketa txandetan,

⇒ parte hartzea 4 lan txandetan, urtean zehar proposatuak diren animazioetan

⇒ saltzea Seaskaren egutegiak eta Herri Urratsen egutegiak,

⇒ izena ematea ikastolaren funtzionamendu ona segurtatzen duten batzorde batean.