Skip to content

ORDUTEGIA

ASTELEHENA ASTEARTEA OSTEGUNA OSTIRALA
7H30 - 8H45
HAURTZAINDEGIA
8H45 - 12H15
ESKOLALDIA
12h15 - 14h00
JANTEGIA / HAURTZAINDEGIA
14h00 - 16h30
ESKOLALDIA
16h30 - 18h15
HAURTZAINDEGIA

JANTEGIA

Ikastolako jantegia, udal jantegiari lotua zaio (Gantxikiko lokaletan). Haurtzaro eta Gazteria udal zerbitzuak kudeatzen du. Hala ere, ikastolako laguntzaileek laguntzen dituzte haurrak denbora horretan.  

Desmartxa guzientzat, Senpereko udalaren zerbitzu anitzeko plataformarekin harremanetan sartu behar da (informazioak, izen-emateak, araudia, hor ez izateen frogagiriak, etab.). 

Zerbitzu anitzeko plataforma (Postetxearen gaineko lokala) / Tel : 05 59 54 58 21
enfancejeunesse@senpere64.fr

HAURTZAINDEGIA

Haurtzaindegia 7:30etatik 8:45etara irekia da goizetan eta 16:30etatik 18:15etara arratsaldean. Prezioa urtesariaren barne da, ez die ondorioz gastu gehigarririk eragiten familiei. Ikastolako laguntzaileek dituzte haurrak zaintzen haurtzaindegi denbora horretan.

FAMILIEN URTESARIAK

ERAIKINAK

Ikastolako eraikinak udalarenak dira. Herriko aisialdi zentroarekin partekatuak dira. Ikastolan baditugu: ikasgelak (hauen artean, batzuk bideo proiektatzaile interaktiboez hornituak), informatika gela bat, motrizitate gela bat, haurtzaindegirako gela bat, loaldirako gela bat,…
Elkarteko langileek eta gurasoek dute garbiketa egiten, txandaka.